24 NOVIEMBRE 2018

NUEVA CONVOCATORIA ABIERTA

Hasta el 19 de octubre

 

Desde Garrobi (Getxon Artisten Harrobia - La cantera de Artistas en Getxo) queremos invitar a toda persona interesada en ello a participar en la convocatoria abierta para el encuentro artístico GART -temporada 18 episodio 2-.

 

 

GART t18
La intención de Garrobi desde sus comienzos ha sido acercar el arte, y la base de ello, lxs artistas, al público, al pueblo. Consideramos, al igual que expuso Oteiza en su crítica reflexiva Quosque Tándem, que "la cultura, si no llega al pueblo como destino, la incultura actúa y atrasa activamente, destruye como un cáncer invisible, indolente, en silencio, todo el sistema espiritual y las reservas vivas de un pueblo". La cultura, el arte y la sociedad, a nuestro ver, requieren de una relación sana, natural, reflexiva y creativa entre sorgin-s (creadorexs) y el resto; el pueblo, el público. Y además, consideramos que hoy día, la sociedad artístico-cultural nos da la razón, dado que actualmente queda más que claro qué el público ha dejado de ser un elemento pasivo en el proceso creativo.


Así es que ponemos en marcha el proyecto "GART: la serie": una recopilación de encuentros artísticos que iremos desarrollando episodio tras episodio, temporada tras temporada, para desplegar así esta serie llamada GART; que asegurará la presencia del arte y la cultura local y/o popular en las calles de Getxo; promoviendo una situación relacional de mutuo intercambio creativo, reflexivo y vigente entre lxs artistas y el propio público. Esta situación relacional de creación, pone en contacto, de forma horizontal y neutral, dos subjetividades: la subjetividad de autoría, de creación, y la subjetividad de recepción; constituyendo así el proceso de creación en una identidad del momento, el lugar y la compañía vivida; creando así, una huella en el tiempo. Una huella indestructible, y a la par, necesaria para una sociedad que está buscando un camino.


Es por ello que os convocamos para presentar proyectos que cobren valor insitu, proyectos que inviten a las audiencias a experimentar procesos de desarrollo y creación, y a participar en esta retroalimentación. Dicho en mundano, proyectos que dejen en bandeja el valor social del arte para que quién quiera pueda catarlo.


Y que no quede sin mencionar que lo proponemos también como una oportunidad para vosotrxs, sorgins-artistas, podás presentar y documentar fragmentos de trabajos en proceso de creación, y a su vez, invitar a programadorxs/comisarixs para proponerles piezas y trabajos que estarán disponibles en un futuro próximo.

 

 

DÓNDE Y CUÁNDO
Serán la plaza de San Nikolas (Algorta-Getxo), su frontón y los locales que se encuentran en ella, quienes acojan este primer episodio de GART t18. Dispone de un espacio amplio y agradable donde poder realizar diferentes actividades, ofreciendo además su frontón como lugar de refugio, por si lloviera (as en la manga impredecible por estos lares: el aterpe). Además, siendo la Plaza de Algorta, lugar de encuentro del pueblo; por lo que da opción a Garrobi a hacer realidad ese sueño de acercar el arte y la cultura al pie de calle, de fomentar esa retroalimentación.

 


A QUIÉN VA DIRIGIDA LA CONVOCATORIA
A cualquier sorgin-artista, de cualquier disciplina, emergente o consagradx, que acepte las bases y esté dispuestx a comprometerse con el proyecto. Sin más complicación y/o delimitación.

 

 

DIFERENTES MANERAS A PARTICIPAR
Habrá varias opciones de participación:


1.- Por un lado tendremos las actuaciones y/o performances callejeras: aquellas que ocurrirán en la plaza de San Nikolas, y si lloviera, en el frontón de ésta.


2.- La segunda opción será realizar una exposición de tu obra en los locales colaboradores de la zona (Bar Ajuria, Saniko, Salem, Biltegi, ...). Ésta, la exposición, podría durar más que el día de GART, será algo a concretar con lxs dueñxs del local).

 

*Todxs lxs artistas recibirán remuneración económica en concepto de honorarios y gastos de producción de la actividad.

 

 

DOCUMENTACIÓN A PRESENTAR
Si quieres ser parte de GART, haznos llegar la siguiente documentación por correo electrónico a info@garrobi.com indicando en el asunto "Convocatoria Gart t18 e2" (en un solo archivo PDF que no supere los 10MB):


1.- Datos personales (Nombre y apellido -y nombre artístico si es que fuera diferente-, email y teléfono, copia DNI)


2.- Indicaciones sobre el equipamiento necesario para realizar la acción a proponer


3.- Curriculum vitae (max 2 pág)


4.- Un dossier con la propuesta para la ocasión (max 2 pág)


5.- Un dossier dónde resumas tu trabajo anterior (max 5 pág)


(el orden no tiene porqué ser el indicado)
((si la llegada de propuestas superara nuestras expectativas, se realizaría un comisariado/programación de varios festivales a la par, es decir, se programarían más de un episodio de GART’18 a la vez; uno para la fecha propuesta, y otro para más adelante. Pudiendo dar así además más potencia a la idea de serie, a la idea de partes de un todo))

 

 

PLAZOS Y FALLO DEL JURADO
- Apertura de convocatoria: 27 de septiembre
- Fecha límite para entrega de dossiers: 19 de octubre
- Comunicación de lxs seleccionadxs: 26 de octubre
-GART t18 e2 : 24 de noviembre


¡¡Esperamos tu propuesta!!!

Descarga
Convocatoria GARTt18e2_eus&cas.pdf
Documento Adobe Acrobat 5.8 MB

DEIALDI BERRIA ZABALIK

urriaren 19a arte (GART t18 e2 - azaroaren 24an)


Garrobitik (Getxoko Artisten Harrobia) interesa duen oro gonbidatu nahi dugu GART -tenporada 18 episodio 2- topaketa artistikorako irekitako deialdian parte hartzera.


GART t18
Hasieratik bertatik Garrobiren asmoa izan da artea, eta bere oinarri diren artistak, ikus-entzuleei, herriari, hurbiltzea. Oteizak Quousque Tandem bere gogoetazko kritikan azaldu zuen moduan, ondokoa uste dugu guk: “Kultura ez bada herrira iristen helburu moduan, kultura ezak jardun egiten du eta aktiboki atzeratzen du, eta ikusezina den minbizi batek bezala suntsitzen du, geldo eta isilik, sistema espiritual osoa eta herri baten erreserba biziak". Gure ustetan, kulturak, arteak eta gizarteak harreman osasuntsua behar dute izan; naturala, zuhur edo gogoetazkoa eta sormenezkoa; sorginen (sortzaile) eta gainerakoen, herriaren, ikus-entzuleen artean. Gainera, egun gizarte artistiko-kulturalak arrazoia ematen digulaz nahiko ziur gaude. Izan ere, egun inoiz baino argiago dago publikoak sortze-prozesuan elementu pasibo izateari utzi diola.


Horrenbestez, “GART: seriea” proiektua abiarazi dugu: hainbat topaketa artistikoren bilduma bat, pasartez pasarte, denboraldiz denboraldi, garatzen joango direnak, hartara GART izeneko serie hau zabaltzeko. Bertako eta/edo herriko artea eta kultura Getxoko kaleetan izatea ziurtatuko du honek, honela gainera artisten eta publikoaren artean sormenezko trukea, gogoetazkoa eta zuhurra, hau, indarrean dagoen feedback-a ekarriko duen harreman-egoera sustatuko dugu. Sortzeko harreman-egoera honek lotu egiten ditu, modu horizontal eta neutralean, bi subjektibitate ezberdin: egiletzaren subjektibitatea, sortzekoa, alde batetik, eta hartzailetzaren subjektibitatea bestetik. Hartara, sortzeko prozesua uneko identitate bihurtzen da, tokikoa eta bizi izandako konpainiarena; hala, denboran aztarna sortuta. Aztarna suntsiezina eta, aldi berean, beharrezkoa bide baten bila dabilen gizarterentzako.


Hori dela-eta, in situ edo bertan balioa hartzen duten proiektuak aurkezteko deia egin nahi dizuegu, ikusleak garatzeko eta sortzeko prozesuak esperimentatzera eta berrelikadura horretan parte hartzera gonbidatzen dituzten proiektuak. Denok ulertzeko moduan esanda, artearen balio soziala erretiluan uzten duten proiektuak, nahi duen horrek dastatzeko modua izan dezan.


Eta ez dadila aipatu gabe geratu, zuentzat, sorgin-artistontzat, aukera moduan ere proposatzen dugula arte-bilera hau, sortzeko prozesuan dauden lanen zatiak aurkeztu eta dokumentatu ahal izateko eta, aldi berean, programatzaileak/komisarioak gonbidatzeko, etorkizun hurbilean eskuragarri egongo diren piezak eta lanak proposatzeko haiei.

 


NON ETA NOIZ
GART t18 honen lehen pasartea San Nikolas plazan (Algorta-Getxo), bertako pilotalekuan eta lokaletan egingo da. Leku zabal eta atsegina da jarduera desberdinak egin ahal izateko, eta pilotalekua du babeserako, euria egiten badu (inguru hauetan ezinbestekoa den ordezko aukera: aterpea). Gainera, Algortako plaza herria elkartzeko tokia izanik, aukera ematen dio Garrobiri artea eta kultura kalera eta herrira hurbiltzeko ametsa egia bihurtzeko, berrelikadura hori sustatzekoa.

 


NORENTZAT DEN DEIALDIA
Oinarriak onartu eta proiektuarekiko konpromisoa hartzeko prest dagoen edozein sorgin-artistarentzat, edozein diziplinatakoa izan, goraka doana edo ospetsu bihurtu dena izan. Konplexutasun eta/edo muga gehiagorik gabe.

 


PARTE HARTZEKO MODU DESBERDINAK
Parte hartzeko zenbait aukera egongo da:


1.- Alde batetik, kaleko emanaldiak eta/edo performanceak ditugu: San Nikolas plazan edo, euria egiten badu, bertako pilotalekuan egingo direnak.


2.- Bigarren aukera norberaren lanaren erakusketa bat egitea da, inguru horretako lokal laguntzaileetan (Ajuria taberna, Saniko, Salem, Biltegi…). GART egingo den eguna baino gehiago iraun dezake erakusketak (egoera fisikoan balego hau, noski. Obren erakusketa performatibo edo kontzeptuala ere izan daiteke eta, edota obraren aktibazio batentzako ere lekua balegokelako). Dena den, lokalaren jabeekin zehaztu beharreko alderdia da hori.


*Artista guztiek ordainsaria jasoko dute, sari eta jarduera ekoizteko gastu gisa:

 


AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
GART topaketan parte hartu nahi baduzu, helarazi dokumentu hauek posta elektronikoaren bidez (info@garrobi.com helbidera). Mezuaren gaian “Gart T18E2 deialdia” idatzi behar da eta dokumentuak PDF fitxategi bakar batean bidali behar dira (ez ditu 10 MB-ak gaindituko):


1.- Datu pertsonalak (Izen-abizenak –eta izen artistikoa, desberdina balitz–, helbide elektronikoa eta telefonoa, NANaren kopia).


2.- Proposatzen den ekintza gauzatzeko behar den hornidurari buruzko oharrak.


3.- Curriculum vitaea (gehienez 2 orrialde).


4.- Topaketarako proposamena jasotzen duen txostena (gehienez 2 orrialde).


5.- Artistaren aurreko lana laburbiltzen duen txostena (gehienez 5 orrialde).


(ez da adierazitako ordenan egin behar nahitaez).
((iristen diren proposamen kopuruak gure usteak gaindituko balitu, baterako zenbait jaialdiren komisariotza/programazioa egingo litzateke, hau da, GART’18 topaketaren pasarte bat baino gehiago programatuko lirateke aldi berean; bat proposatutako egunerako eta beste bat aurrerago egiteko. Hartara, seriearen ideiari indar handiagoa eman ahal izango genioke, osotasun baten zatien ideiari)).

 


EPEAK ETA EPAIMAHAIAREN ERABAKIA
- Deialdiaren abiaraztea: irailaren 27an.
- Txostenak emateko azken eguna: urriaren 19a.
- Hautatutakoen jakinaraztea: urriaren 26an.
- GART t18 e2: azaroaren 24an.


ZURE PROPOSAMENAREN ZAIN EGONGO GARA!!

CONTACTO/ KONTAKTUA

info@garrobi.com